XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Badakit - esan zuen Horacek.
Ez naiz luzaz arituko.
Tresnari eusten zion, begirada haize nahasi, asaldagarria sartzen zen atean finkaturik.
Irakurritako libururen batetik hartutako hitzak esaten hasi zen:
- Bai - haren ahotsa nekez entzuteko moduan heltzen zitzaion.
Zer da? Zerbait gertatzen al da?.
- Ez, ez - esan zuen Horacek.
Kaso egin eta gabon esateko besterik ez dizut deitu.
- Zer esateko? Zer gertatzen da? Nor da?.
- Horacek tresnari eusten zion, trantsito ilunean eserita.
- Ni naiz, Horace.
Horace.
Zera besterik ez nuen nahi....
Telefonozko hots ahula tapatuz eztabaida hots bat heldu zitzaion; Little Belle arnasa hartzen sentitzen zuen.
Gero ahots batek, gizonezkoarenak, esan zion: - Kaixo, Horace; aurkeztu nahi nizuke....
- Ixo - esan zuen Little Belleren ahotsak, oso ahul; berriro eztabaidan ari zirela sentitzen zuen; arnasotsik gabeko tartea.
Aski duzu - esan zuen Little Belleren ahotsak.
Horace da, berarekin bizi naiz!.
- Horacek tresna belarrian estutu zuen.
Little Belleren ahotsa, arnasotsik gabea, kontrolatua, hotza, diskretua, distantea zen.
Kaixo, Horace.
Ama ondo al da?.
- Bai.
Ondo gara.
Zera besterik ez nizun esan nahi....
- Ah! Gabon pasa.
- Gabon.
Ondo ari al zara pasatzen?.
- Bai.
Bai.
Bihar idatziko dizut.
Amatxok ez al du hartu gaur nere eskutitza?.
- Ez dakit.
Zera besterik....